IKTen arloko oinarrizko prestakuntza familientzat

2021-03-18

Zure seme-alabari hezkuntza-prozesuan lagundu nahi diozu, baina zaila gertzen zaizu erabilitako teknologia berrien ondorioz?

 

BIGEk 2019-20 ikasturtean gurasoen elkarteetako batzordeei egindako inkestan, elkarteen % 25ek BIGEri jakinarazi zioten familiek oinarrizko teknologia erabiltzeko prestakuntza behar zutela beren seme-alabei hezkuntza-prozesuan lagundu ahal izateko.

Ikastetxe publikoetako familiek IKTei buruzko prestakuntza espezifikoa behar dutenez, BIGEk prestakuntza-saio batzuk prestatu ditu, ikasleen eginkizunen jarraipena egiteko eta lankidetzan aritzeko behar besteko gaitasuna lortzeko.

Parte hartzaileei egokitutako hiru maila ditugu: oinarrizko maila,  ertaina eta aurreratua.

  • Ordutegia parte hartzileen beharretara egokituko da,eta goizez edo arratsaldez egiteko aukera dago.
  • Osasun-egoera dela-eta, talde bakoitzak gehienez ere 10/12 kide izango ditu.

Espazioa zabala bada, parte-hartzaile kopurua handitu ahal izango da.

  • 2 pertsona arituko dira taldeko prestatzaile gisa, prestakuntza guztiz praktikoa delako eta uneoro gainbegiratu behar delako.
  • Prestakuntza egiten duen erakundeak emango ditu ordenagailuak.
  • Euskaraz zein gaztelaniaz egin ahal izango da.

Uneoro errespetatuko dira distantziak eta ezarritako osasun-neurri guztiak.

Hemen deskarga dezakezue informazio guztia:  IKTen ARLOKO OINARRIZKO PRESTAKUNTZA FAMILIENTZAT