Gure helburua kalitatezko prestakuntza-programak eskaintzea da BIGEn eta Bizkaiko sare publikoko ikastetxeetako ikasleen familietan federatutako guraso elkarteentzat.

BIGEren prestakuntza-eredua ikastetxe bakoitzeko elkarteen eta familien interesak asetzen saiatzen da, eta, gainera, parte hartzea motibatzeko ideiak proposatzen ditu eta guraso elkarteetatik datozen proposamenak entzuteko prest dago.

HITZALDIAK

Guraso elkarteen elkarteei zuzendutako hitzaldi batzuk prestatu ditugu, zuen elkartearen egunerokoan laguntzeko asmoz.Izenburuetan sakatzean ezagutuko duzu hitzaldi bakoitzaren edukia.

Kurtso hauek dohainik dira federatutako IGEentzat. Gehiago jakin nahi baduzue galdetu.

 

SARERATU! – ¡ENRÉDATE! Komunikazioaren teknologia berriak: Facebook tailerra IGEentzat.

 

 

Guraso-elkarteak ikasturtean zehar jarduera ugari egiteaz arduratzen dira. Jarduera hauek gure seme-alaben hezkuntza eta familien prestakuntza hobetzen laguntzen dute. Ordea, elkarteen proiektuetan eta jardueretan familien parte-hartzea nahiko mugatua da. Arrazoi batzuk izan litezke lan-arrazoiengatik denbora falta izatea, interesik ez izatea edo, besterik gabe, guraso-elkartearen barruan zer egiten den ez jakitea.

Badakigu harremanak izateko moduak aldatzen ari direla. Eraldaketa digital handiko unea bizitzen ari gara, eta aldaketa sozialetara egokitzeko beharra ikusten dugu. Horregatik sortu dugu SARERATU, 15 orduko prestakuntza, sare sozialak ohiko kanalen (kartelak, zirkularrak …) osagarri gisa erabiltzen ikasteko.

Gaur egin, Facebook sare sozial hedatuena da, eta aukera ematen digu hainbat argitalpen mota sortzeko (argazkiak, estekak, bideoak …), ikasturtean zehar garatzen diren proiektu eta jarduera guztiak ikusarazten laguntzen digutenak. Horrela, familiekin konektatzeko aukerak nabarmen handitzea lortzen dugu, eta familiek inplikazio eta parte-hartze handiagoa izatea.

SARERATU! FACEBOOK TAILERRA IGEENTZAT 2019-20