Ikasleentzako eskola asegurua

BIGEk kontratatzen du ikasleentzako borondatezko aseguru hau. 15,00 € kostatzen da ikasleko.

Ikasleentzako asegurua MUTUA GENERAL DE SEGUROS-en bidez egin dugu eta mediku zerbitzua IKASLARIN-ek emango digu. Protokoloa betetzea derrigorrezkoa da.

BIGEra bidali behar dituzuen datuak hauek dira:

•   Ā Ikastetxearen izena
•   Ā Aseguratutako ikasleen zerrenda.

gisasi@bige.eus helbidera bidali behar dira datuak.

Urriaren 6a baino lehen bidali behar dira datuak.

Erantzukizun zibileko asegurua IGEentzako

Aseguru hau BIGE Guraso Elkartean federatutako elkarte guztientzat da eta ez da apartez ordaindu behar.

IGEa eta honen batzar nagusia edo honek antolatutako ekintzak gauzatzeko IGEak eskuordetzen dituen pertsonen (adibidez bolondresak) erantzukizun zibila bermatzen du.

Guraso Elkarteko Zuzendaritza Batzordearentzako erantzukizun zibileko asegurua

IGEaren zuzendaritza batzordearentzat erantzukizun zibileko asegurua

BIGEn federatutako elkarte guztiek dute federazioak kontratatutako aseguru hau. Ez du kostu gehigarririk federatutako guraso elkarteentzat.

Zuzendaritza-batzordeari bere eginkizunen egintzan erator dakiokeen Erantzukizun Zibila estaltzen du.

Estaldurak: faltak, kudeaketan egindako hutsegiteengatik, kanpoko erakundeetan egindako ekintzengatik, jardunbide okerrengatiko erantzukizunagatik, defentsa-gastuengatik, zerga-erantzukizun subsidiarioagatik, Laneko Arriskuen Prebentzioari buruzko Legea nahi gabe urratzeagatik sortutako defentsa-gastuengatik, erantzukizun penalagatiko defentsa-gastuengatik eta administrazio-isunengatik.

Aseguru horren kopia bat eduki nahi baduzue, e-mailez eska dezakezue. bige@bige.eus

Bolondresentzako istripu asegurua (IGEko juntakideentzat eta begirale boluntarioentzat)

BIGEk federatuta dauden elkarteetako boluntarioentzako istripu-aseguru bat kontratatzen du. Nor dago aseguruaren barnean?

–Ā  Zuzendaritza-batzordearen kideak. Elkartea BIGE-n federatuta egon behar da eta Eusko Jaurlaritzaren Elkarteen Erregistroan inskribatuta. (Zuzendaritza-batzordea eguneratuta egongo da.)

– Eskolaz kanpoko jardueretan parte hartzen duten bolondresak. Hauek akordioa sinatu behar dute elkartearekin. Elkartearen akta-liburuan agertuko dira. Bolondresak ordainketarik jasoten ez duten pertsonak dira.

Honekin batera betetzeko fitxaĀ bidaltzen dizuegu. Ahalik eta lasterren bige@bige.eus korreora bidali eta bueltan protokoloa eta bermeak bidaliko dizkizuegu.

2020-2021 pertsona boluntarioen istripuen kasuan jardutako protokoloa.