IZENPE / ENTITAREAREN ETA NORTASUN JURIDIKORIK GABEKO ENTITATEAREN ORDEZKARIAREN ZIURTAGIRIA

Ordezkariaren ziurtagiri kualifikatua identifikaziorako bitarteko elektronikoa da, erakunde eskatzailearen ordezkaria den pertsona fisikoaren kautotzea eta sinadura ahalbidetzen dituena.

Entitateko ordezkaria motako edo nortasun juridikorik gabeko entitateko ordezkaria motako sinadura elektronikoko ziurtagiria eskatzeko, eskatzaileak legezko ordezkaria edo ahaldun orokorra izan beharko du, eta edozein pertsona publikoren edo pribaturen aurrean erakundea ordezkatzeko ahalmenak inskribatuta egon beharko du.

Txartelean, Token USB edo Softwarean euskarrian eska daitezke.

Eskabidea hasteko, formularioa bete behar da on line aplikazioaren bidez, eta eskatutako dokumentazioa aurkeztu behar da, erakunde-motaren arabera. Aplikazioak kasu bakoitzeko prozedura adieraziko du, eta Izenpek mezu elektroniko bat bidaliko dizu, eskaera bete ondoren argibide guztiekin.

Tramitea ziurtagiriarekin on line bete daiteke, edo on-line eskaeraren bidez eta identifikatzeko bertaratuta osa daiteke, betiere aurrez hitzordua eskatuta.

Sartu esteka honetan eta informazio guztia aurkituko duzu.