Elkarte bakoitzarentzat zer motatako kontratazioa den komenigarriena hainbat aldagairen arabera erabakitzen da, esate baterako, familiek zenbateko ahalbide ekonomikoak dituzten, zer-nolako jarduerak gauzatu nahi diren, zer gune eta denbora egongo diren lanerako, etab.
IGE baten ekonomia, diru-sarrera nagusiei dagokienez, kuota eta dirulaguntzetan oinarritzen da batik bat; eta ikasleentzako eskolaz kanpoko jarduerak eta familientzako prestakuntza-jarduerak izaten dira, bestalde, gastu garrantzitsuenak.
Dokumentu honetan IGEentzako betebehar fiskal ohikoenak jasotzen dira, gure kasuan nahitaez bete beharrekoak direnak.
Betebehar fiskalak garaiz eta epean betetzen ez baditugu, administrazio publikoei eskatzen dizkiegun dirulaguntzak ukatu diezazkigukete.