HAURRAK BABESTEKO PROTOKOLOA

Kirol entitateetarako Haurrak eta nerabeak babesteko Protokoloa indarkeria egoeretan eta adingabe
eta gazteekin eguneroko lanean gatazkak sortzen direnean entitate horietako pertsonek zer egin
behar duten azaltzen duen dokumentua da.

PROTOKOLOA

KIROL LANBIDEEN LEGEA ETA BERE APLIKAZIO ESKOLA KIROLEAN

2022ko uztailaren 19an argitaratu zen EHAAn EAEn jarduera fisikoko eta kiroleko lanbideetan sartzeari eta aritzeari buruzko legea.

Legeak kalitatezko jarduera fisikoaren eta kirolaren praktika inklusiboa sustatu eta garatu nahi du, kirolaren dimentsio soziala kontuan hartuta, garapen pertsonalean eta kohesio sozialean
duen eraginagatik.

Helburua da kirol-zerbitzuen eskatzaile edo erabiltzaileei zerbitzu horiek ezagutza tekniko espezifikoak aplikatuz eskain dakizkien eskubidea zaintzea, kirol-praktika segurua sustatzeko eta kirolarien edo zerbitzu horiek hartuko dituzten erabiltzaileen osasunean edo osotasun fisikoan edozein kalte saihesteko.

Lege honek arautzen dituen lanbideek barne hartzen dituzte hezkuntzaren, aisiaren, lehiaren eta zuzendaritzaren eremuak. Eremu horietako bakoitzean onartu da lanbideren bat.

 

Legearen laburpen bat prestatu dugu, Aldundiak Eskola Kirolera pixkanaka egokitzeko aurreikusi duen plana jasotzen duena.

LEGEAREN LABURPEN TXOSTENA

 

Hona hemen Bizkaiko Foru Aldundiaren Eskola Kirolaren plangintza eta haurrak eta nerabeak babesteko protokoloa:

Kirol bakarra

Kirol anitzak

ESKOLA KIROLA 2023-2024

Ā www.bizkaia.eus/eskolakirola

 

Erakundea inskribatzea

Eskola Kirolean parte hartu nahi duten erakundeek Foru Aldundiaren egoitza elektronikoaren bidez eman beharko dute izena.

Izena emateko jarraitu beharreko urratsak jasotzen dituen eskuliburua duzue: ESKULIBURUA

 

Adingabearen ongizatea:

Izena ematen duten erakunde guztiek izendatuta izan beharko dute adingabearen ongizate-arduradun gisa jardungo duen pertsona bat.

 

Pertsona horrek ā€œKirolean haurrak zaintzeko eta babesteko sentsibilizazioā€ eta ā€œAdingabeak babesteko protokoloaren erabileraā€ ikastaroak egin beharko ditu. Ikastaroak doakoak dia, online, eta Kirolaren Euskal Eskolak ematen ditu.

Erakundeek haurrak eta nerabeak babesteko protokolo bat eduki beharko dute.

Hemen deskargatu dezakezuen protokoloa.

RECREATIVAS-2_page-0001

 

 

 

 

 

 

 

Sakatu irudian PDFa deskargatzeko.

 

Zalantzarik izanez gero, jar zaitezkete harremanetan 94 406 87 82/77 telefonoen bidez edo eskola.kirola@bizkaia.eus posta elektronikoaren bidez.