Eskola Kirola dirulaguntza 2023- 2024

2024-06-18

Ekainaren 25era arte zabalik dago 2023-24 ikasturterako Eskola Kirolerako dirulaguntza eskatzeko epea. Jarraian, hori egiteko behar duzun informazio guztia duzu.

  • Aurkezteko epea 2024ko ekainaren11tik 25era bitartean izango da, biak barne.
  • Eskola kirolerako dirulaguntzaren eskaera Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoaren bidez egin beharko duzue. Ziurtagiri elektroniko bidez bakarrik sartu ahal izango zarete (erakundearen ziurtagiria, BakQ, NAN elektronikoa…).

 

Jarraitu beharreko urratsak:

  • Sartu https://www.ebizkaia.eus/eu/hasiera helbidean
  • Klikatu “bilatu” izapideen katalogoan
  • Klikatu prozedura honetan: “2023/2024 denboraldian Bizkaiko Eskola Kirolaren Programako jardueretan parte hartzen duten erakundeei zuzendutako foru-dirulaguntzak (2636)”. Ez bada agertzen, pantailaren ezkerraldean bilatu prozedura: “Euskara, Kultura eta Kirol Departamentua saileko goitibeherakoan”
  • Klikatu “tramitatu”.

 

Hemen duzue eskaera betetzeko jarraitu beharreko urratsen eskuliburua: ESKULIBURUA

 

 

BERRITASUNAK:

Dirulaguntzatik kanpo:

  • Eskola Kirolen Programako lehiaketa-jarduerak amaitu aurretik, dagokion modalitatean, Kirol Zerbitzuak erakartze-jardunaldiak edo antzekoak antolatu dituztela egiaztatuta duten erakundeak.
  • Ongizate arduradunak haurren eta nerabeen ongizate arloan eskatzen den prestakuntza daukala egiaztaturik ez daukaten entitateak.
  • Kirol-arduradunek kirolean edo antzekoetan haurrak zaintzeko eta babesteko sentsibilizazio-ikastaroa egin izana egiaztatzen ez duten erakundeak. Egiaztatuta ez duten entrenatzaileen kasuan, entrenatzaile horiek zuzentzen duten taldea edo taldeak kanpoan utziko dira.
  • Kirol-arduradunaren titulazioa egiaztatuta ez duten erakundeak, kasuan kasuko kirol modalitateari dagokionez soilik

Kirol aniztasuna: Kirol-modalitate batean baino gehiagotan parte hartzen duten erakundeek, gainera, bostehun euro (500 €) jasoko dituzte, gehienez.

Titulazioak:

  • Parte hartzeko gutxieneko titulazioa eskatzen duten kirol-modalitateetan (Futbol R, Futbol 11 A eta Saskibaloia R), eskatutakoa baino goragoko titulazio bat baino ez da baloratuko.
  • Banakako lehiaketa-jardueretan, dirulaguntza jasotzeko eskubidea duten entrenatzaileen kopurua dagokion modalitateko lehiaketa-jardunaldietan parte hartu duten kirolarien batez bestekoaren arabera kalkulatuko da.
  • Ongizatearen arduradunaren kasuan, haurrak eta nerabeak babesteko unibertsitate-titulu akademikoak baloratuko dira.

 

GOGORATU:

  • Erakundeko eskola-kiroleko kirol-arduradunari dagokionez, C1 euskara-titulua edo baliokidea izatea eta lan-kontratu bat izatea baloratuko da. Lan-kontratuaren kasuan (eskola-kirolean emandako ordu-kopurua zehaztu beharko da).
  • Dirulaguntzaren eskabidea aurkezteko epea amaitu arteko egiaztagiriak aurkez ditzakete aplikazio informatikoan.
  • C1 euskara-tituluaren edo baliokidearen kasuan, Bizkaiko elkarreragingarritasun-nodoaren bidez kontsultatuko da, eta, beraz, ez da beharrezkoa haren ekarpena egitea.