Atal honetan, 2025-26 ikasturterako nobedade interesgarrienak kontsultatu ahal izango dituzu: araudiak, ebazpenak, azken berriak…


MATRIKULAZIOA HAURRESKOLAK 2026-2027

Zabalik dago haurreskoletan izena emateko epea. 2025 eta 2026 urteetan jaiotako haurren guraso edo legezko tutoreek Haurreskolak Partzuergoko zentroetan plaza eskatu dezakezue apirilaren 13tik maiatzaren 4ra bitartean, biak barne. Haurreskolak doakoak dira eta eskaerak online nahiz presentzialki egin ahal izango dira. Hauxe da egutegia:

a) Eskariak online / aurrez-aurre entregatzea: apirilaren 13tik maiatzaren 4ra
b) Behin-behineko zerrendak argitaratzea: ekainaren 5an
c) Erreklamazio eta subsanazio epea: ekainaren 8tik 12ra
d) Eskaerari uko egitea: ekainaren 25era arte
e) Behin betiko zerrendak argitaratzea: ekainaren 26an

Jaioberrien izen-emateen kudeaketa

Maiatzaren 1etik 10era arte jaiotako haurrak maiatzaren 20ra arte eman ahalko dute izena.

Info +


MATRIKULAZIOA BATXILERGOA 2026-2027

Martxoaren 16tik 27ra bitartean aurkeztuko dira datorren ikasturterako onarpen eskaerak EAEko Batxilergoko ikastetxe publikoetan. Hauxe da egutegia:

  • Ikastetxean plaza erreserbatzeko eskaera egitea: martxoaren 6tik 24ra, biak barne.
  • Eskabideak eta agiriak aurkeztea:  martxoaren 16tik 27ra, biak barne.
  • Onartuen eta itxaron-zerrendan daudenen behin-behineko zerrendak: maiatzaren 5ean.
  • Behin-behineko zerrendei erreklamazioak egiteko: maiatzaren 11ra arte.
  • Onartuen eta ez onartuen behin betiko zerrendak: maiatzaren 19an.
  • Ohiko-matrikularen-aldia: ekainaren 15etik ekainaren 30era, biak barne.
  • Onartuen eta itxarote-zerrendan daudenen behin betiko zerrendei gora jotzeko errekurtsoa aurkezteko epea: ekainaren 19ra arte, egun hori barne.

MATRIKULAZIOA 2026-2027

Otsailaren 2tik 13ra bitartean aurkeztuko dira datorren ikasturterako onarpen eskaerak EAEko Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe publikoetan. Prozesuan parte hartuko dute:

  • 2 urteko ikasleek.
  • Haur Hezkuntzako, Lehen Hezkuntzako edo Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako edozein mailatan lehen aldiz sartu nahi dutenek.
  • Ikastetxez aldatu nahi edo behar duten ikasleek, edo hizkuntza-eredua aldatu nahi dutenek

ESKOLA BIDEAK ETA PATIOAK

2025-2026 ikasturtean Euskal Autonomia Erkidegoko ikasleen jarduera fisikoa sustatzeko ekintzak garatzeko laguntzak eskatzeko epea zabaldu da. Eskaerak egiteko epea azaroaren 28ra arte egongo da zabalik. Dirulaguntzak aurreikusten du:

  1. Eskola-bideak sortzea eta dinamizatzea (oinez, monopatinean, bizikletaz, etab.)
  2. Ikastetxeetako jolastokiak ikasteko, jolasteko eta mugitzeko espazio inklusibo bihurtzeko eta/edo dinamizatzeko proiektuak
  3. Familian ohiko jarduera fisikoa egitea bultzatzera bideratutako jarduerak sustatzea (mendi- edo bizikleta-irteerak, ibilaldiak irristailuetan edo familian egiteko jolas-jarduerak)

GURASO ELKARTEENTZAKO DIRULAGUNTZAK

Dagoeneko argitaratu da Eusko Jaurlaritzak guraso-elkarteei, federazioei eta konfederazioei zuzendutako dirulaguntzen deialdia. Dirulaguntza horien helburua da familiek ikastetxeetan parte hartzea eta lankidetzan aritzea

Izapideak egiteko epea irailaren 20tik urriaren 20ra arte egongo da zabalik, baina azken egunerako ez uztea gomendatzen dizuegu.


BEKA EZ-UNIBERTSITARIOAK 2025-26

2025ko urriaren 6an amaituko da 2025-2026 ikasturterako unibertsitateaz kanpoko ikasleak eskolatzeko ikasketetarako bekak eta laguntzak eskatzeko epea.


ARAUDIA: IKASTURTE HASIERAKO EBAZPENAK

2025-2026 ikasturtearen antolaketa ikastetxe publikoetan.


ARAUDIA: CURRICULUM-MATERIALAK

  • 2025-2026 ikasturterako material didaktikoei eta curriculuma garatzeko baliabideei laguntzeko programaren ebazpena

Informazio gehiago.


2024-25 ikasturtea


2025-2026 IKASTURTERAKO ESKOLA-EGUTEGIA

Maiatzean, ikasturteko azken eskola-kontseiluak egingo dira, eta zereginetako bat 2025-2026 ikasturteko eskola-egutegia adostu eta onartzea izango da. 2025ko maiatzaren 30a baino lehen, ikastetxeetako zuzendariek Hezkuntza Sailak horretarako espresuki diseinaturiko aplikazio informatikoa erabiliz hurrengo ikasturteko eskola-egutegiaren proposamena egingo dute.

Jarraian, 2025-2026 ikasturterako egutegiak egiteko ebazpenak uzten dizkizuegu.

Zalantzarik izatekotan jar zaitezte harremanetan zuen federazioarekin.

EHIGEREN materiala:


EMAN IZENA EUSKAL ESKOLA PUBLIKOAN! 2025-2026

2025-2026 ikasturterako onartze prozesua otsailaren 3tik 14ra bitartean egingo da haur, lehen eta bigarren hezkuntzako, EAEko eskola eta institutuetan.

EHIGEREN MATERIALA

Beti bezala, prozesuan laguntzeko materiala sortu dugu:


OOG-RAKO HAUTESKUNDEAK 2024

Hezkuntza Sailaren araudia eta informazioa OOG/Eskola Kontseiluei buruz.

EHIGEREN MATERIALA


EMAN IZENA EUSKAL ESKOLA PUBLIKOAN! 2025-2026

2025-2026 ikasturterako onartze prozesua otsailaren 3tik 14ra bitartean egingo da haur, lehen eta bigarren hezkuntzako, EAEko eskola eta institutuetan.

EHIGEREN MATERIALA

Beti bezala, prozesuan laguntzeko materiala sortu dugu:


OOG-RAKO HAUTESKUNDEAK 2024

Hezkuntza Sailaren araudia eta informazioa OOG/Eskola Kontseiluei buruz.

EHIGEREN MATERIALA


EMAN IZENA EUSKAL ESKOLA PUBLIKOAN! 2025-2026

2025-2026 ikasturterako onartze prozesua otsailaren 3tik 14ra bitartean egingo da haur, lehen eta bigarren hezkuntzako, EAEko eskola eta institutuetan.

EHIGEREN MATERIALA

Beti bezala, prozesuan laguntzeko materiala sortu dugu:


OOG-RAKO HAUTESKUNDEAK 2024

Hezkuntza Sailaren araudia eta informazioa OOG/Eskola Kontseiluei buruz.

EHIGEREN MATERIALA


EMAN IZENA EUSKAL ESKOLA PUBLIKOAN! 2025-2026

2025-2026 ikasturterako onartze prozesua otsailaren 3tik 14ra bitartean egingo da haur, lehen eta bigarren hezkuntzako, EAEko eskola eta institutuetan.

EHIGEREN MATERIALA

Beti bezala, prozesuan laguntzeko materiala sortu dugu:


OOG-RAKO HAUTESKUNDEAK 2024

Hezkuntza Sailaren araudia eta informazioa OOG/Eskola Kontseiluei buruz.

EHIGEREN MATERIALA


GURASO ELKARTEENTZAKO DIRULAGUNTZAK

Dagoeneko argitaratu da Eusko Jaurlaritzak guraso-elkarteei, federazioei eta konfederazioei zuzendutako dirulaguntzen deialdia. Dirulaguntza horien helburua da familiek ikastetxeetan parte hartzea eta lankidetzan aritzea

Izapideak egiteko epea irailaren 3tik urriaren 2ra arte egongo da zabalik, baina azken egunerako ez uztea gomendatzen dizuegu.


BEKA EZ-UNIBERTSITARIOAK 2024-25

2024ko uztailaren 22an hasi eta irailaren 30ean amaituko da 2024-2025 ikasturterako unibertsitateaz kanpoko ikasleak eskolatzeko ikasketetarako bekak eta laguntzak eskatzeko epea.


ARAUDIA: IKASTURTE HASIERAKO EBAZPENAK

2024-2025 ikasturtearen antolaketa ikastetxe publikoetan.