2024ko martxoaren 15ean “Jantoki arduradunak saretzen” jardunaldia antolatu genuen HEIZErekin batera EHUren Bilboko Hezkuntza Fakultatean. 150 pertsona baino gehiagok parte hartu zuten bertan. Lehen zatian hiru esperientzia aurkeztu ziren:

  • “Eskola-jangela eraldatzeko proposamen pedagogikoak” (Salburua LHI).
  • “Jangela-batzordeen ahalmen eraldatzailea indartzeko tresnak” (Lan-taldean parte hartu duten ikastetxeak).
  • “Jangela-zerbitzuaren kontrola egiteko tresnak” (Eneko Viñuela, Bidezko Elikadurako koordinatzailea).

Kafearen ondoren, bost lan-talde osatu ziren:

  • Espazio pedagogikoa.
  • Jantoki-arduradunen formakuntza.
  • Jantokiko begiraleen formakuntza.
  • Elkarbizitza.
  • Hizkuntza.

Amaitzeko, ebaluazio bat egin zen. Hemen ikus dezakezue jardunaldiaren sarrera, esperientzien-mahaia eta lan-taldeetan ateratako ondorioak.