2022an Hezkuntza Hitzarmen zabal bat adosteko helburua azaldu zuen EAEko Hezkuntza sailburuak ikasturte honen hasieran.

Momentuz, hitzarmen hau adosteko bide politikoa baino ez dago martxan. Izan ere, urriaren 14ean ponentzia bat egitea adostu zuen Eusko Legebiltzarrak, ā€œetorkizuneko euskal hezkuntza-sistemari buruzko hitzarmen zabal bat lortzeko oinarriak zehaztu ahal izatekoā€. Adituek, gizarte-eragileek eta Administrazioko eragileek parte hartu dute bertan.

 

EHIGEren ponentzia Eusko Legebiltzarrean

Abenduaren 15ean Arkaitz Aburto EHIGEko presidenteak eta Lurdes Imaz koordinatzaileak Legebiltzarreko batzordean akordio horren oinarriak zehazteko egiten ari diren aurkezpenetan parte hartu dute.Ā Batzorde honetan txosten bat aurkeztu dugu, gure ustez euskal hezkuntza-sistemaren etorkizunerako onartu eta garatu behar diren oinarriekin. Hemen ikus dezakezue ponentziarenĀ bideoa, aurkezpenean erabili genuenĀ powerpointaĀ etaĀ txosten osoa. Albistea irakurtzeko aukera ere daukazue.

Martxoaren 4an, XXI. mendeko hezkuntzarako oinarrien zirriborroaren gure balorazio kritikoa aurkeztu genuen, Legebiltzarreko ponentziaren presidenteak egindako lehen dokumentua. Dokumentuaren balioespen sakon hori ideia hauetan oinarritzen da:

  • Dokumentuak ez du kontuan hartu EHIGEk egindako ekarpen bat bera ere.
  • Ez du egungo egoeraren diagnostikorik, gure hezkuntza-sistemak dituen arazoak eta erronkak identifika ditzakeenik.
  • Finantzaketari dagokionez, sare publikoa eta pribatua berdintzen ditu.
  • Ez du eskola publikoan oinarritutako hezkuntza-sistema sortzearen aldeko apusturik egiten.

 

2021-2022ko prentsa-artikuluak

 

Euskal Eskola Publikoa, Gaur, Bihar

HEIZE eta EHIGE elkarteek urtean daramatzagu elkarlanean Euskal Eskola Publikoa, Gaur, Bihar ekimenaren baitan. Hauxe da ekimen honen helburua: XXI. mendeak egun jartzen dizkigun eta epe ertainera jarriko dizkigun hezkuntza-erronkei eraginkor erantzuteko nolako eskola publikoa behar dugun hausnartzea eta eskola eredu horren eredua zehaztea. Elkarlan honen fruitu dira hezkuntza sistemarako egin ditugun ekarpen hauek: