Eskola-kontseiluetarako hauteskundeak 2026

2026-10-19

OOG/Eskola-kontseiluak ikastetxeen partaidetza- eta erabaki-organo gorenak dira. Bertan hartzen dira  ikastetxeari dagozkion erabaki garrantzitsuenak.

Familien ordezkari garen aldetik, gure lana da gure ikastetxeko familien kezkak eta proposamenak jasotzea, organo horri helarazteko.

Bi urtean behin egiten den bezala, 2026-2027 ikasturte hasiera honetan Eskola-kontseiluen postuak betetzen dituzten pertsonen erdiak berritu behar dira.

Zuen lanean laguntzeko, informazio-kanpaina bat egin dugu, honako hauek biltzen dituena:

Hemen duzue Hezkuntza sailaren web gunearen lotura ere informazio guztiarekin.

 

Gogoratu beharreko datak:

* Urriaren 22a baino lehen: Guraso elkarteak Eskola-kontseiluko ordezkaria izendatu behar du.

* Urriaren 22tik azaroaren 2ra: hautagaitzen aurkezpena.

* Azaroak 5-23: hauteskundeak.

* Abenduaren 15a baino lehen: Eskola-kontseilu berriaren eraketa.

Laster izango dugu eguneratuta  “OOG/eskola-kontseiluetan parte hartzen duten gurasoentzako gida”, bertan jasotzen dugu Eskola-kontseiluen araudiari buruzko informazioa eta jasotzen ditugun ohiko zalantzen erantzuna.

Beti bezala, guraso-elkarteek federazioen eta konfederazioaren laguntza eta aholkularitza duzue, zuen ikastetxeetan eraginkortasunez parte har dezazuen. Bide batez, adi gure sare sozialei!