HEZTEN ERE IKASI EGITEN DELAKO
Gure seme-alabak heztea eta laguntzea funtsezko zeregina da familientzat. Hazten ari diren bitartean, zalantzak, erronkak eta egoerak sortzen dira, eta ez dira beti errazak izaten horiei aurre egiteko.
BIGEk eskaintzen duen prestakuntza laguntza, hausnarketa eta ikaskuntzarako gunea da, haurren eta nerabeen garapenean laguntzeko tresna eta baliabide praktikoak eskuratzeko. Heziketak gurasoen eta hazkuntzaz arduratzen diren pertsonen gaitasunak indartzen laguntzen du, garapenaren etapa desberdinei segurtasun eta konfiantza handiagoz aurre egiteko baliabideak eskainiz.
Familia harremanak, hezkuntza estiloak eta haur eta nerabeen beharrak aldatuz joan dira. Komunikazioa, autonomia, arauak eta mugak, kudeaketa emozionala, bizikidetza, sexualitatea edo teknologiak bezalako alderdiek erronka berriak planteatzen dizkiete familiei.
Informazioa, hausnarketa eta tresna praktikoak uztartzen dituzte saioek, eta aukera ematen dute eguneroko egoerak zein familia edo hezkuntza eremuan sor daitezkeen gai edo zailtasun zehatzak lantzeko.
Zuen IGEa formazio bat antolatzeko asmotan bazabiltzate eta laguntza behar baduzue gaiak aukeratzeko edo saioak diseinatzeko, hurrengo koadernotxo orientagarriak kontsulta ditzakezue, non hainbat gai eta formazio proposamen aurkituko dituzuen.
BIGEtik IGEaren eta zuen ikastetxeko familien beharretara hobekien egokitzen den prestakuntza eta pertsona profesionalak bilatzen laguntzen dizuegu. Konta iezaguzue zerk kezkatzen zaituzten, zer gai interesatzen zaizkizuen edo zer behar antzeman dituzuen, eta proposamenik egokiena aurkitzen lagunduko dizuegu.
Federatutako Guraso Elkarteek prestakuntzaren kostuaren % 20ko BIGEren laguntza dute.


