Gure helburu nagusia IGEek antolatutako jarduera guztietan euskararen erabilera sustatzea da. Horretarako, jarduerak eta prestakuntza eskaintzen dizkiegu familiei eta ikasleei, eskola orduetan zein eskolaz kanpoko orduetan.

Informazio gehiago jaso nahi baduzue eta jardueretan edo tailerretan interesatuta bazaudete, jarri harremanetan gurekin gure telefonoaren edo posta elektronikoaren bidez.

JARDUERAK EUSKERAZ

 

Gure laguntza eta aholkularitza eskaintzen dizuegu eskolaz kanpoko jarduerak antolatzeko, eta euskara, euskal kultura eta bizikidetza bultzatzeko ikuskizunak eta jolas jarduerak kontratatzeko.

Antzerkia, magia, ipuin kontalariak, musika tailerrak… eta bururatzen zaizuen guztia!

 

WEB (1)

BILBOKO ESKOLAK EUSKARAZ

 

BIGEk eta Bilboko Udaleko euskara sailak sinatutako hitzarmenari esker, euskara eta euskal kultura sustatzeko proiektu honetan parte hartzera gonbidatzen zaituztegu.

Bilboko ikastetxe publiko baten IGE bat bazara eta zure ikastetxeko ikasleek edo familiek ikuskizun, tailer edo jarduera batez gozatzea nahi baduzu, deitu iezaguzu.

Bilboko eskolak euskaraz

BILBOKO UDALEKO KIROL ESKOLAK

 

BIGEk eta Bilbao Kirolak-ek sinatutako programa honen helburua arautu gabeko kirola babestea da, zehazki, eskola kiroleko lehiaketan parte hartzen ez duten haurrek kirola egin dezaten laguntzea.

Bilboko eskoletan euskaraz bizi