SARERATU! Sare sozialei buruzko tailerrak IGEentzako

FORMAKUNTZA %10 DIRUZ LAGUNDUA

Sare sozialak, familiek eskolaren barruan duten komunikazioa, inplikazioa eta parte-hartzea hobetzeko tresna gisa.

Bi tailerrak eskaintzen ditugu: Facebook eta Instagram. Tailer bakoitzean bi orduko 5 saio programatuko ditugu hautatutako sare sozialaren kudeaketaz arduratzen diren Zuzendaritza Batzordeko pertsonekin. Bilera horiek praktikoak izango dira nagusiki, eta proiektuaren plangintzan jasotako puntu guztiak garatuko dira.
Prestakuntza horren helburu nagusia Guraso Elkarteari sare sozialetan duen presentzia modu eraginkorrean autokudeaketa egiteko behar diren tresnak eta ezagutza ematea izango da.

Proiektuaren hasieran, elkartearen egungo egoerari buruzko aurretiko azterlan txiki bat egingo dugu (hasierako inkesta posta elektroniko bidez), eta elkartearen presentzia digital osoa aztertuko dugu: web-orria, sare sozialetako profilak, argitalpen motak, argitalpenen maiztasuna, etab.
Ondoren, Guraso Elkartearen Zuzendaritza Batzordearekin lehen saioa programatuko dugu, eta bertan erabakiko dira, inkesta horretan eta elkarte bakoitzaren
behar berezietan oinarrituta, prestakuntza-saio bakoitzean egingo diren ekintzak, bai eta prestakuntza horretan parte hartuko duten Zuzendaritza Batzordeko pertsonak ere.

IKTen arloko oinarrizko prestakuntza familientzat

FORMAKUNTZA %10 DIRUZ LAGUNDUA

KONTXA ELKARTENET 2

Kontxa IGE, Sanchez Marcos eskola

BIGEk prestakuntza-saio batzuk prestatu ditu, ikasleen eginkizunen jarraipena egiteko eta lankidetzan aritzeko behar besteko gaitasuna lortzeko.

Parte hartzaileei egokitutako hiru maila ditugu: oinarrizko maila, Ā ertaina eta aurreratua.

  • Ordutegia parte hartzileen beharretara egokituko da, eta goizez edo arratsaldez egiteko aukera dago.
  • 2 pertsona arituko dira taldeko prestatzaile gisa, prestakuntza guztiz praktikoa delako eta uneoro gainbegiratu behar delako.
  • Prestakuntza egiten duen erakundeak emango ditu ordenagailuak.
  • Euskaraz zein gaztelaniaz egin ahal izango da.

Hemen deskarga dezakezue informazio guztia: IKTen ARLOKO OINARRIZKO PRESTAKUNTZA FAMILIENTZAT

BRIƑAS_Elkartenet_enero 2020 (5)

MINTXOĀ  IGE, Luis BriƱas-Santutxu eskola

ugao

AITAMA IGE, Ugaoko eskola

6-Iruarteta-familientzako-Elkartenet-2020 (1)

MEATZEAKĀ  IGE, Iruarteta eskola