IIGEaren asegurua

Erantzukizun zibileko asegurua IGEentzako

Aseguru hau BIGE Guraso Elkartean federatutako elkarte guztientzat da eta ez da apartez ordaindu behar.

IGEa eta honen batzar nagusia edo honek antolatutako ekintzak gauzatzeko IGEak eskuordetzen dituen pertsonen (adibidez bolondresak) erantzukizun zibila bermatzen du.

Guraso Elkarteko Zuzendaritza Batzordearentzako erantzukizun zibileko asegurua

IGEaren zuzendaritza batzordearentzat erantzukizun zibileko asegurua

BIGEn federatutako elkarte guztiek dute federazioak kontratatutako aseguru hau. Ez du kostu gehigarririk federatutako guraso elkarteentzat.

Zuzendaritza-batzordeari bere eginkizunen egintzan erator dakiokeen Erantzukizun Zibila estaltzen du.

Estaldurak: faltak, kudeaketan egindako hutsegiteengatik, kanpoko erakundeetan egindako ekintzengatik, jardunbide okerrengatiko erantzukizunagatik, defentsa-gastuengatik, zerga-erantzukizun subsidiarioagatik, Laneko Arriskuen Prebentzioari buruzko Legea nahi gabe urratzeagatik sortutako defentsa-gastuengatik, erantzukizun penalagatiko defentsa-gastuengatik eta administrazio-isunengatik.

Aseguru horren kopia bat eduki nahi baduzue, e-mailez eska dezakezue.Ā bige@bige.eus

Bolondresentzako istripu asegurua (IGEko juntakideentzat eta begirale boluntarioentzat)

BIGEk federatuta dauden elkarteetako boluntarioentzako istripu-aseguru bat kontratatzen du. Nor dago aseguruaren barnean?

ā€“Ā  Zuzendaritza-batzordearen kideak. Elkartea BIGE-n federatuta egon behar da eta Eusko Jaurlaritzaren Elkarteen Erregistroan inskribatuta. (Zuzendaritza-batzordea eguneratuta egongo da.)

ā€“ Eskolaz kanpoko jardueretan parte hartzen duten bolondresak. Hauek akordioa sinatu behar dute elkartearekin. Elkartearen akta-liburuan agertuko dira. Bolondresak ordainketarik jasoten ez duten pertsonak dira.

Honekin batera betetzekoĀ fitxaĀ bidaltzen dizuegu. Ahalik eta lasterrenĀ bige@bige.eusĀ korreora bidali eta bueltan protokoloa eta bermeak bidaliko dizkizuegu.

2020-2021 pertsona boluntarioen istripuen kasuan jardutako protokoloa.