IIGEaren asegurua

Erantzukizun zibileko asegurua IGEentzako

Aseguru hau BIGE Guraso Elkartean federatutako elkarte guztientzat da eta ez da apartez ordaindu behar.

IGEa eta honen batzar nagusia edo honek antolatutako ekintzak gauzatzeko IGEak eskuordetzen dituen pertsonen (adibidez bolondresak) erantzukizun zibila bermatzen du.

 

IGEetako Zuzendaritza Batzordeen erantzukizun zibileko asegurua

BIGEn federatutako elkarte guztiek Federazioak kontratatutako aseguru hau dute. Ez du kostu gehigarririk.

IGEetako Zuzendaritza Batzordeen erantzukizun zibileko asegurua erantzukizun zibileko poliza bat da, zuzendaritza batzordeko kideak babesteko, haien kudeaketan egindako akats edo zabarkeriaren ondorioz aurkez daitezkeen erreklamazioen aurrean.

Elkartearen kudeaketan egindako hutsegite, akats edo zabarkerien ondoriozko erantzukizun zibila estaltzen du (ezbehar bakoitzeko eta aseguru-urte bakoitzeko gehieneko estaldura): 300.000 €.

Garrantzitsua: zuzendaritza batzordearen datuak BIGEn eguneratuta egon behar dira.

 

Bolondresentzako istripu asegurua (IGEko juntakideentzat eta begirale boluntarioentzat)

 

BIGEk federatuta dauden elkarteetako boluntarioentzako istripu-aseguru bat kontratatzen du. Nor dago aseguruaren barnean?

–  Zuzendaritza-batzordearen kideak. Elkartea BIGE-n federatuta egon behar da eta Eusko Jaurlaritzaren Elkarteen Erregistroan inskribatuta. (Zuzendaritza-batzordea eguneratuta egongo da.)

– Eskolaz kanpoko jardueretan parte hartzen duten bolondresak. Hauek akordioa sinatu behar dute elkartearekin. Elkartearen akta-liburuan agertuko dira. Bolondresak ordainketarik jasoten ez duten pertsonak dira.

Honekin batera betetzeko fitxa bidaltzen dizuegu. Ahalik eta lasterren bige@bige.eus korreora bidali eta bueltan protokoloa eta bermeak bidaliko dizkizuegu.

Pertsona boluntarioen istripuen kasuan jardutako protokoloa.