Eskola Kirola dirulaguntzak 2020 – 2021

2021-04-30

Eskabideak aurkezteko epea zabalik dago: 2021eko apirilaren 30etik maiatzezren 13ra bitartekoa, egun bi horiek barne. 

Denboraldi honetan dirulaguntza erakunde eskatzaileen artean banatzeko, behar bezala inskribatutako jokalarien kopurua soilik hartuko da kontuan.

Dirulaguntzarako eskabidea nahitaez Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoaren bidez egin beharko da. Bakarrik egin dezakezue ziurtagiri elektronikoaren bidez.

Jarraibideak:

  1. Lotune edo esteka honetan sartu: https://www.ebizkaia.eus/eu/hasiera
  2. “Izapideen bilatzailea”n “bilatu” botoia sakatu.
  3. Ondoren irekitzen den pantailan, “2020/2021 denboraldian Bizkaiko Eskola Kirola programan parte hartzen duten erakundeentzako foru diru laguntzak (1896)” deritzon prozeduran klikatu beharko duzue.

Prozedura hori ikusgarri ez badago, pantailaren ezkerreko aldean dituzuen iragazkiak erabiliz bila dezakezue (“Saila” tolesgarrian “Euskara, Kultura eta Kirol Saila” aukera dezakezue).

  1. Behin prozeduran sartuta, “Izapidetu” saka dezakezue diru-laguntzarako eskabideari hasiera emateko. Gogora ezazue zuen ziurtagiri elektronikoak aktiboan egon behar duela zuen ordenagailuan.

Egoitza elektronikorako eskuliburua: mesedez, irakur ezazue arretaz dokumentua.