2025-2026 IGEentzako dirulaguntza: online prestakuntza
2026-08-31
Dagoeneko zabalik dago 2025-2026 ikasturteari dagokion Eusko Jaurlaritzaren IGEentzako Dirulaguntza eskatzeko eta justifikatzeko epea.
Aurkezteko azken eguna: urriak 1
Aurreko ikasturteetan bezala, BIGEtik bi saio online antolatu ditugu zalantzak dituzuen edo laguntza behar duzuen IGEentzat:
- Asteartean, irailaren 15ean, 17:00etan, gazteleraz
- Asteazkenean, irailaren 16an, 17:00etan, euskaraz
Izena emateko bete hurrengo formularioa: IZENA-EMATEKO FORMULARIOA
(gehienez 2 pertsona IGE bakoitzeko)
Dokumentazioa betetzeko zailtasunak badituzue, jar zaitezte gurekin harremanetan. Zuen eskaera bidal dezakezue eta berrikusi egingo dugu.
Esteka honetan sartu behar duzue tramitatzeko: https://www.euskadi.eus/diru_laguntza/2026/ampas/web01-tramite/eu/
