Bizkaiko eskola-jangela publikoen kontratu berriak esleitu dira
2026-09-04
Hezkuntza Sailak ikastetxe publikoetan jangela-zerbitzua emateko kontratu berriak esleitu ditu, garraiatutako janariaren, in situ egindako janariaren eta zerbitzu mistoaren modalitateei dagozkienak.
Kontratuen hasierako iraupena 30 hilabetekoa da, uztaila eta abuztua zenbatu gabe. Gainera, gehienez ere 10 hilabeteko bi luzapen adosteko aukera aurreikusten dute, uztaila eta abuztua kanpo utzita. Beraz, bi luzapenak aplikatuko balira, zerbitzuak 50 hilabete iraun dezake gehienez.
Bizkaian, hiru modalitateetan esleitutako loteei dagokien zenbatekoa 188.155.119,89 eurokoa da, BEZa barne. Zenbateko horrek ez ditu balizko luzapenak barne hartzen.
In situ modalitatean, non janaria zentroko sukaldean bertan prestatzen den, hauek dira enpresa esleipendunak: Aramark, Mediterranea, Sodexo, Gastronomia Kantauriarra, Comertel, Auzo Lagun eta Servei d ‘Apats. Guztira, Bizkaiko 72 ikastetxe biltzen dituzte.
Esleipen honen berrikuntzetako bat da enpresa berriak sartu direla Bizkaian in situ egiten diren jangelen kudeaketan. Adibidez, Aramark, Sodexo, Comertel eta Servei d ‘Apats.
Garraiatutako janariaren modalitatean, non menuak ikastetxetik kanpo egiten diren eta ondoren eskola-jangeletara eramaten diren, esleipenak Bizkaiko 126 ikastetxeri eragiten die, 11 lotetan banatuta. Enpresa esleipendunak Euskal Gastronomia, Eurest Euskadi, Gastronomia Kantauriarra, Auzo Lagun eta Goñi Sukaldaritza Zentrala dira.
Modalitate mistoari dagokion kontratua ere esleitu da, zerbitzua emateko hainbat modu konbinatzen dituena. Bizkaiko loteetan 11 ikastetxe daude.
Kontsultatu hemen esleipenei buruzko informazioa. Guraso-elkarteei eta familiei lagunduko dizue zuen eskolako edo institutuko jantokia kudeatuko duen enpresari buruzko informazio argia izaten.
2026 Eskola-jantokien esleipena Adjudicaciones_comedores_Bizkaia_TRANSPORTADO_
2026 Eskola-jantokien esleipena Adjudicaciones_comedores_Bizkaia_MIXTO
2026 eskola-jantokien esleipena Adjudicaciones comedores Bizkaia IN_ SITU
