“Hezkuntzan familien ahotsa” jardunaldia ospatuko da Bilbon otsailaren 11n

Familiek ikastetxeetan duten parte hartzea gero eta txikiagoa da. Zeintzuk dira arrazoiak? Zer ondorio ditu ikastetxeetarako, ikasleentzat eta familientzat? Nola parte har dezakegu gure seme alaben ikaskuntza prozesuan? Aldaketa handiko eta garrantzitsuko uneetan gaude; nola har dezakegu parte horietan?

Galdera horiek eta beste batzuek erantzunak eta esku hartzeko proposamenak eskatzen dituzte, eta familiek eman behar ditugu, lehenik eta behin.

Jardunaldia Euskadiko Artxibo Historikoan (Maria Diaz Haroko kalea 3, Bilbao) egingo da otsailaren 11n, 17:30etik 19:30era. Aditu batzuek emango duten hausnarketaren ondoren, taldeak sortuko dira gogoeta egiteko eta zenbait gairi erantzunak emateko: parte-hartzearen diagnostikoa, kausak, hezkuntza-komunitate osoaren proposamenak eta konpromisoak.

IZENA EMATEA
Sarrera doakoa da edukiera bete arte, eta bertara joateko, mezu elektroniko bat bidali behar da helbide honetara: huiseek@euskadi.eus
Adierazi:
– Izen-abizenak
– Harremanetarako telefonoa
– Posta elektronikoa
– Ikastetxea
– Udalerria

Bizkaiko jaudunaldiaren azalpen osoa

(Sakatu hemen deskargatzeko)