Bilboko Guraso Elkarteen zonaldeko bilera

2021-03-10

Bilboko Guraso Elkarteen deialdia, datorren martxoaren 18an, osteguna, arratsaldeko 5: 30etan, online informazio bilera bat egingo dugula.

 

Besteak beste, honako gai hauek landuko ditugu: Eusko Jaurlaritzaren 2021ko diru-laguntzen eskaeretan egiteko aldaketak, BIGEko zerbitzuen informazioa, eta guztioi eragiten diguten gaiak partekatuko ditugu.

 

Batzarra segurtasun osoz egin ahal izateko, zuen elkartearen izenean parte hartuko duten pertsonen izena eta helbide elektronikoa bidali beharko dizkiguzue posta elektronikoz (bige@bige.eus). Horrela, parte hartuko duen pertsonarekin harremanetan jarriko gara eta esteka bidaliko diogu zuzenean konektatzeko.

 

Batzarra zoom bidez egingo da; beraz, oso garrantzitsua da konektatuko diren pertsona guztiek aplikazio hori deskargatuta izatea.