Bilbao Balioen Hiria Sariak

2020-12-09

Bilboko Udalak “Bilbo Balioen Hiria Sarien” hirugarren ediziorako proiektuak aurkezteko epea ireki du. Elkarteak zein eskolak aurkez daitezke. Parte hartu!

Sariketa honen helburua da Bilboko Balioen Agirian jasotzen diren 17 balioetakoren bat praktikan jartzeko ekimenak garatuz hura sustatzen lan egiten duten erakundeen lana aitortzea eta saritzea.

Saria 3.300€-ko diru-zenbatekoa izango da. Irabazle gertatzen den entitateak deialdiaren xedearekin zerikusia duten helburuetarako baliatu beharko du emandako diru hori.

Hiru sari emango dira, kategoria bakoitzerako bana.

1.- Irabazteko xederik gabeko elkarte eta entitateek Bilbon gauzatutako proiektuetarako sariak; elkarte eta entitate horiek Bilboko Udalaren Herritarren Partaidetzako Entitateen Entitateen Erregistroan izena emanda egon behar dute.

2.- Bilboko ikastetxeek garatutako proiektuetarako sariak: betiere, haur hezkuntzako, derrigorrezko lehen hezkuntzako edo bigarren hezkuntzako, batxillerreko eta/edo erdiko mailako formazio zikloetako ikasleek parte hartu behar dute proiektu horietan.

3.- Enpresek, saltokiek, ostalaritzako establezimenduek, lanbide elkargoek edo antzeko entitateek garatutako proiektuetarako sariak: Bilbon egon behar dute kokatuta.

Baldintzak

  • Proiektu guztiek izan behar dute zerikusia Bilboko Balioen Agiriak jasotzen dituen 17 balioetakoren bat edo batzuk garatzearekin.
  • Sarira aurkezteko, erakundeak, ikastetxeak, enpresak, etab. Bilboko Balioen Agiriari atxikita egon behako dute.
  • Proiektu guztiek eginda egon beharko dute edo ezarpen-prozesu aurreratuan. Oraindik hasi gabeko edo ideia-fasean dauden proiektuak ez dira onartuko. Izan ere, proiektuak edizio batean baino gehiagotan aurkez daitezke, baldin eta proiektua garatzen jarraitzen bada. Urte batean aurkezteak eta ez irabazteak ez du baliogabetzen beste urte batean egiteko aukera.
  • Aurkezten diren proiektu guztiek zehatzak izan behar dute, eta ikastetxeen, enpresen edo elkarteen eguneroko jardueratik haratago joan behar dute. Saria proiektu jakin bati emango zaio, ez jarduera orokorrari edo urteko memoria bati
  • Proiektu guztiek genero-ikuspegiarekin eta hizkera ez-sexistarekin lotutako alderdiak jaso beharko dituzte.
  • Parte hartzen dutenek beterik izan behar dituzte zerga betebeharrak eta gizarte segurantzarekikoak eskabidea aurkezten den

Proiektuak aurkezteko epea amaituko da 2021eko urtarrilaren 20an.

Informazio gehiago hemen:

FITXA EREDUA BBH FICHA MODELO

BASES REGULADORAS ELEBI