UMEAK ZAINDU, ESPALOIA ZABALDU Tiboli Eskolan!

2023-05-15

Epalza Alargunaren Herri Ikastetxeko IGE-k (Tiboli Eskola) maiatzen 19an, 16:45tan, kalejira bat antolatu dute, eskolatik Udaletxera, Udalari irteera duin eta seguru bat eskatzeko.

Egunero, Tiboli eskolako ikasle, senide eta langileok estres eta segurtasun falta sentitzen dute eskola sarrera eta irteeran leku ezagatik eta errepidearen hurbiltasunaren ondorioz. Ikastetxeko sarrera nagusira sartzeko Tiboli kaleko espaloiaren zabalera estuegia da zentrora sartzen diren pertsonak hartzeko. Adingabe bat baino gehiago dituzten familien kasu zehatzean, egoera are zailagoa da, ume bat arretarik gabe utzi behar izaten baitute bestea hartu ahal izateko.

Azken urteotan, Tiboli Eskolako hezkuntza komunitatea hainbat aldiz jarri da harremanetan Udalarekin, jakinarazteko ikastetxearen inguruak ezinezko egiten duela eskolara modu seguru eta ordenatuan sartzea eta irtetea, eta horrek ezinegon handia sortzen duela ikasle, irakasle, familia eta inguruko bizilagunen artean.

2022ko maiatzetik 2023ko urtarrilera obra andamio batek Tiboli kaleko erreil bat okupatu eta hala ere trafikoak arina izaten jarraitu zuela ikusita , Udalean Tiboli kaleko eskolako tartean espaloia handitzeko eskaera erregistratu zuen eskolako OOGak (Ordezkaritza Organo Gorena). Eskaeraren aurrean ez dute inolako erantzunik jaso baina umeek egungo egoeraren aurrean irteera bat behar dute orain. Horregatik maiatzaren 19an kalejira bat antolatu dute, eta espero dute eskola komunitate oso etortzea.