Trebatu zaitez BIGErekin

2020-11-14

Gai sorta zabala eskaintzen dizuegu IGEei Bizkaiko guraso-elkarteetako familiekin lantzeko. Gurasoei eta tutoreei zuzendutako formakuntza da eta gure seme-alabei egunerokotasunean laguntzeko tresnak eta baliabideak garatzen laguntzea da helburua.

Zuen elkarteak gairen batean interesa badu eta prestakuntza-saio bat edo batzuk antolatu nahi baditu, deitu eta lagunduko dizuegu.

Prestakuntza modu presentzialean egin dezakegu zuen zentroan edo online, ondoen datorkizuen ordutegian.

Ezagutu BIGEren prestakuntza-eskaintza osoa hemen.

Informazio gehiago: bige@bige.eus