Eskola kirola programaren diru-laguntza – 2018-2019 denboraldia

2019-04-11

Eskabideak aurkezteko epea 2019ko apirilaren 1etik maiatzaren 3ra bitartekoa izango da, egun bi horiek barne.

Denboraldi honetan eskola kirolerako diru-laguntzarako eskabidea nahitaez Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoaren bidez egin beharko da. Sarbidea ziurtagiri elektronikoaren bidez bakarrik izango da balioduna, beraz behin hura lortzen duzuenean, horrela jokatu beharko duzue:

  1. Lotune edo esteka honetan sartu: https://www.ebizkaia.eus/es/inicio
  2. ā€œIzapideen bilatzaileaā€n ā€œbilatuā€ botoia sakatu.
  3. Ondoren irekitzen den pantailan, ā€œ2018-2019 denboraldian Bizkaiko Eskola Kirola programaren barruan sartuta dauden lehiatzeko kirol jardueretan eta/edo Heziki hezkuntza-jardueran parte hartzen duten erakundeentzako foru diru-laguntzakā€ deritzon prozeduran klikatu beharko duzue. Prozedura hori ikusgarri ez badago, pantailaren ezkerreko aldean dituzuen iragazkiak erabiliz bila dezakezue (ā€œSailaā€ tolesgarrian ā€œEuskara eta Kultura Sailaā€ aukera dezakezue).
  4. Behin prozeduran sartuta, ā€œIzapidetuā€ saka dezakezue diru-laguntzarako eskabideari hasiera emateko. Gogora ezazue zuen ziurtagiri elektronikoak aktiboan egon behar duela zuen ordenagailuan.

Hemen daukazue eskabide-imprimakia betetzeko orduan jarraitu behar diren urratsak jasotzen dituen eskuliburua. MESEDEZ, IRAKUR EZAZUE ARRETAZ DOKUMENTUA.