Sinadura elektronikoko ziurtagiria

2017-03-06

Sinadura elektronikoko ziurtagiri batek, administrazioekin (tokikoekin, forukoekin, autonomiakoekin eta estatukoekin) modu telematikoan komunikatzeko (kautotzeko eta sinatzeko) aukera ematen du. Ziurtagiri horrek pertsona juridikoaren ziurtagiriarekin edo nortasun juridikorik gabeko  entitatearen ziurtagiriarekin betetzen zen espazioa beteko du.

Izenpe edo Fábrica Nacional de Moneda y Timbre bidez eskuratu daiteke.

IZENPE

IGEek entitatearen eta nortasun juridikorik gabeko entitatearen ordezkariaren ziurtagia eskatu behar dute. Ziurtagiri horiek 4 urteko balioa dute, eta Izenperen ziurtagiria iraungitzeko data baino 60 egun lehenago, Izenpek ziurtagiria berritzeko prozesuaren berri emateko mezu elektronikoa bidaliko du eskaera egin zenean emandako posta elektronikoko helbidera.

Hurrengo estekan klik egin tramitazioaren hasierara joateko:

http://www.izenpe.com/s15-12020/eu/contenidos/informacion/representante_entidadyspj/eu_def/index.shtml

 

FÁBRICA NACIONAL DE MONEDA Y TIMBRE

IGEek “certificado de representante de persona jurídica” eskatu behar dute. Ziurtagiriak 14€ balio du, zergak kontuan hartu gabe, eta 2 urterako balio du.

Hurrengo estekan klik egin tramitazioaren hasierara joateko:

https://www.sede.fnmt.gob.es/certificados/certificado-de-representante/persona-juridica