Berriro martxan da Bilboko guraso eskola

2021-09-24

Ikasturte hasierarekin batera, Bilboko guraso eskolari heldu diogu berriro BIGEn. Prestakuntza- eta eztabaida-gune horren erronka da familiei orientazioa eta laguntza ematea seme-alaben prestakuntza-prozesuan.

BIGEk Bilboko Udaleko Osasun Sailarekin batera antolatzen du eskola, eta ikasturtean zehar profesional espezializatuek (psikologoek, pedagogoek, nutrizionistek) zuzendutako 12 saioz osatutako doako programa da.

Programaren hasieran, parte-hartzaileek egutegia, ordutegia eta landu beharreko gaiak ezarriko dituzte. Neurrira egindako programa da, talde bakoitzaren beharretara egokitua. Ikasturte honetan, aurrez aurreko saioetara itzuliko gara ikastetxeetan bertan.

Azken ikasturteetan landu diren gai edo arloen artean honako hauek nabarmendu behar dira: hezkuntza emozionala, familia-komunikazioa, gatazken konponbidea, sexu-hezkuntza eta hezkuntza-ereduak, besteak beste.

Ondorengo egunetan informazio guztia jasoko duzue. Parte hartu nahi duzuen elkarte edo zuzendaritza taldeak jar zaitezte gurekin harremanetan iuria@bige.eus posta elektronikoaren bidez edo 94 4169360 telefonora deituz.