Keinu txikiak, aldaketa handiak: «Hamaikeako osansungarriak» Las Viñaseko IGEarekin

2022-02-24

Euskadin, haurren obesitateari buruz egindako azken ikerketen datuak kezkagarriak dira; 2015ean, 6-9 urte bitarteko umeen artean, haurren obesitatea eta gehiegizko pisua %34,2 ziren. Haurren elikaduraz kezkatuta, Santurtziko Las Viñas Guraso Elkarteko ama talde batek gomendio txiki batzuk prestatu ditu “Hamaiketako Osasungarriei” buruz.

Batzuetan, eguneroko presek, eta elikagai ultra prozesatuak eskuratzeko erraztasunek, ez dute laguntzen familiek beren haurrengan elikadura zein garrantzitsua den kontzientzia dezaten. Horregatik, elikadura ohiturak aldatzeko erraz jartzea bururatu zitzaigun.

Gida hau ideia errazak emateko asmoz egiten dugu, baita ekonomikoak ere, ondo jateak ez baitie zertan garestia izan behar seme-alaben elikaduraz kezkatuta dauden familia horiei.

“Familien harrera ona izan da, nahiz eta, agian, oso goiz den eragina baloratzeko. Hainbat familiek zoriondu egin gaituzte eta praktikan jartzeko prest daude. Ideia ona dirudi Guraso Elkarteak irakaskuntza arautu hutsaz bestelako gaiak jorratzea.”

Sare sozialen bidez (Facebook eta Instagram) zabaldu dute errezeta bilduma batez ere, baina whatsappa eta emaileen banaketa zerrenda ere erabili dituzte beren lana ikusarazteko. Ikastetxeko irakasleek parte hartu dute eta ikasgeletan ikasleekin erabiltzea espero dute.

Gainera, lanak ez du errezeta bildumarekin amaitzen, familiekin ohitura osasungarriei buruzko tailerrak egitea ere badute buruan. Gainera, beste gida txiki bat atera nahi dute beste gai batzuekin, adibidez, ahoko higienearekin. Gure ustez, funtsezkoa da ikastetxeek, curriculum prestakuntzaz gain, haurren artean ohitura osasungarriak ezartzeko moduak ere lantzea.

Hamaiketako osasungarriak: gida