Miribillako guraso elkarteak formakuntza eskaintzen die familiei

2022-04-11

Miribilako Gurasoak, Miribilla Eskolako guraso elkarteak, informatikako bi ikastaro antolatu zituen joan den hiruhilekoan, Elkartenetek emanak, bata goizez eta bestea arratsaldez, familien ordutegietara egokitzeko. Parte-hartzaileak, guztiak amak, Internet murgiltzen ikasi zuten eta asko disfrutatu zuten sareak ematen dituen aukerak ezagutzen.

ā€œOso gustura ibili gara Interneten mugitzen ikasten. Ikastaroa laburra egin zaigu! Bai gure buruarentzat, bai gure seme-alabei ikasketetan laguntzeko garrantzitsua den prestakuntza honekin jarraitzeko modua aurkitzea espero duguā€, adierazi zuten.

Maiatzean, formazioarekin jarraituko dute eta lehen sorospenei buruzko ikastaroa antolatuko dute Bilboko Udaleko Osasuna Sustatzeko Zerbitzuari esker.