Bilboko ikastetxe publikoetako ikasleek Mikoleta saria jaso dute
2023-06-12
Karmelo, Intxisu, Deustuko ikastola, Zamakola eskola eta San Adrian eta San Inazio institutuetako ikasleek jaso dute saria Bilboko alkatearen eskutik.
Euskarako ipuinen lehiaketa hau Bilboko ikastetxeetako 8 eta 16 urte bitarteko ikasleentzat antolatu ohi da, eta xedea izaten du euskarazko irakurketa eta idazketa sustatzea Bilboko Lehen Hezkuntzako eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako Ikastetxeetako ikasleen artean, eta, hala, euskara gizarteko arlo guztietan normalizatzen laguntzea.
Aurten 1004 lan aurkeztu dira hainbat kategoriatan. Guztien artean 14 kontakizun saritu dira eta beste 9 nabarmendu dira.
Idazkiek adingabeen sormena agertzen dute, fikziozko eta abenturazko kontakizunen bidez, edota gerra, anorexia, adiskidetasuna eta enpatia edo ausardia eta beste balore batzuk gogoetagai hartuta. Ipuin guztiak liburu batean bildu eta argitaratu dira, eta  udal ikastetxeetan eta liburutegietan ere banatuko da.
Aurten Bilboko eskola publikoko ikasleen parte-hartzea oso garrantzitsua izan da.
Zorionak saridun guztiei!
Bilbao Balioen Hiria saria:
Euskal ikurraren salbatzailea. Elene Uriguen Etxebarria. Deustuko Ikastola IPI (1º y 2º ESO).
Burundiko umea. Zuriñe Bergaz Garay. Artxandape Ikastola HLBHIP (3º y 4º ESO).
A kategoria (Lehen Hezkuntzako 3. eta 4. mailak):
Rositaren bidaia. Ian Joao Zan. Zamakola-Juan Delmas HLHI.
Herriaren bihotza. Malen Sagarna Villanueva. Karmelo Ikastola IPI
Aitonaren sekretua. Eztizen Basterretxea Sánchez. Kirikiño Ikastola HLBHIP
B kategoria (Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailak):
Jon eta zuhaitz miragarria. Amaia Montegui de la Mora. La Salle Bilbao HLBHIP
Deabruen mendiko misterioa. Lili de Quadra de Pedro. Abusu Ikastola HLBHIP
Zerotik hasten. Irati Barrena Ibarrondo. Deustuko Ikastola IPI
C kategoria (DBHko 1. eta 2. mailak)
Hegan egin nahi zuen umea. Leire Ramil de Lucas. San Adrian BHI
Arrasto urdinxka. Cynthia Rioja de Diego. Artxandape Ikastola HLBHIP
Bizitzaren sekretuak. Aiur Onaindi Bilbao. Karmelo Ikastola IPI
D kategoria (DBHko 3. eta 4.):
Eta ez bazaude?. Uxue Aramburu RodrÃguez. Ikasbide HLBHIP
Artez betetako hilketa. Mikel Ortiz RamÃrez. San Adrian BHI
Mamutzat hartu naute. Raquel Valle Monsalve. San Adrian BHI
Gainera, 9 accesit banatu dira.
A kategoria (Lehen Hezkuntzako 3. eta 4. mailak):
Askatasuna nahi zuen balea, Irati Quevedo Garmendia, Karmelo Ikastola IPI
Amets baten bila, Haizea Lasuen Elguezabal, Karmelo Ikastola IPI
Â
B kategoria (Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailak):
Lau errugabeen misterioa, Garat Sagastasoloa Herrera, Abusu Ikastola HLBHIP
Gauzak aldatzeko ordua, Unai Ibarretxe Fernandez, Karmelo Ikastola IPI
Elkanoren ileordea, Udane Pena MartÃnez, Intxixu Ikastola HLHI
C kategoria (DBHko 1. eta 2. mailak)
Elur malutak, Ane Jiménez Calvo, Ikasbide HLBHIP
Bilboko ontziolen sekretua, Elena Calvo Basterra, Ikasbide HLBHIP
D kategoria (DBHko 3. eta 4.):
Daltonikoa, Erika Jabbar, Ikasbide HLBHIP
Ametsen egunkaria, Eric Jiménez Méndez, San Inazio BHI