Martxan da Bilboko Guraso Eskola
2022-02-02
BIGEk, Bilboko Udalaren Osasun Arloarekin elkarlanean, antolatutako Bilboko Guraso Eskolak bere jarduerari ekingo dio berriro.
Guraso eskola informaziorako eta prestakuntzarako lekua da, eta seme-alaben hezkuntza-prozesuan familiei orientazioa eta laguntza ematea du helburu.
Doako programa da, nahierara egina, hau da, talde bakoitzaren beharretara egokitua. Saioak presentzialak izan ohi dira, eta ikastetxean bertan egiten dira, parte-hartzaileek adostutako ordutegian.
Zuen elkarteak oraindik programan parte hartzen ez badu eta interesa baduzue, gurekin harremanetan jar zaitezkete iuria@bige.eus helbide elektronikoan edo 944169360 telefonoan.
Jarraian, Bilboko hainbat eskola eta institututako saioen informazioa aurkituko duzue. Animatu parte hartzera!
| ESKOLA | DÍA | FORMATO |
| IRUARTETA | Asteartea 15:00 | Astero |
| ZAMAKOLA | Asteazkena 9:15 | Astero |
| BASURTO | Osteguna 15:00 | Astero |
| INTXIXU | Ostirala 15:00 | Astero |
| PAGASARRIBIDE | Astelehena 15:00 | Astero |
| ARANGOITI | Osteguna 14:45 | Hamabostero |
| INDAUTXU | Asteartea 14:45 | online Hamabostero |
| CERVANTES | Asteartea 14:45 | online Hamabostero |
| GALLEGORRIA | Osteguna 15:00 | Astero |
| URIBARRI | Astelehena 17:00 | Astero |
| G. ARESTI | Osteguna 15:00 | Astero |
| IES M.UNAMUNO | Asteartea 17:30 | Hamabostero |
| IES ZORROZA | Osteguna 17:30 | Astero |
| IES SAN ADRIAN | Asteazkena 18:30 | Astero |
| IES SAN INAZIO | Osteguna 17:30 | Astero |
