Irakurketarekiko plazera Ellacuria-Zurbaran institutuan

2024-01-25

Intitutuko ikasleen artean irakurzaletasuna lantzeko ahaleginean, Ellacuria-Zurbaran institututik hainbat ekimen gauzatu ditugu, hezkuntzakoak ez ezik, dibertigarriak eta sortzaileak ere badirenak.

 

Beldurrezko ipuin laburren lehiaketa

Aurten Halloween denboraldia aprobetxatuz beldurrezko ipuin laburren lehiaketa bat antolatu da, ikasleak, sormen prozesuaren bitartez, literaturara hurbiltzeko helburuarekin. Ikasleen erantzuna positiboa izan da, borondatezko jarduera dela kontuan hartuta. Guztira 30 ipuin aurkeztu dira lau kategoriatan: DBHko 1. eta 2. mailak (euskaraz eta gaztelaniaz) eta DBHko 3. eta 4. mailak (euskaraz eta gaztelaniaz).

 

Irakurkluba (Irakurketa Kluba)

Bigarren urtez jarraian errepikatzen den planaren beste jarduera bat Irakurkluba (Irakurketa Kluba) da. Gaur egun, 14 ikaslek hartzen dute parte, ikastetxeko bi eraikinetan banatuta (7 Ellacurian eta 7 Zurbaranen). Kide bakoitzak bere klubeko txartela dauka eta modu aktiboan parte hartzen du bai liburuen aukeraketan, bai astean behin edo bi astean behin liburutegian patio orduan burutzen diren solasaldietan. Aukeratutako lehen liburuak Heartstopper (Ellacuria) eta Los renglones torcidos de Dios (Zurbaran) izan dira. Irakurketa-klub honek aukera ematen du ikasgeletakoa ez den beste jolas-eremu batetik liburuez gozatzeko, eta, horrez gain, antzeko interesak dituzten hainbat mailetako ikasleak harremanetan jartzen ditu.

 

Cristina GonzƔlez eta Silvia GonzƔlez izan dira antolatzaileak