IKUSI ETA IKASI. Tailerrak eta ikuskizunak euskaraz

2020-04-27

“Ikusi eta Ikasi” programak on lineĀ  familian euskaraz gozatzeko aukera eskaintzen du. Apirilaren 27tik maiatzaren 16ra,Ā  www.ikusietaikasi.eus webgunean egunero saio bat eskainiko da (tailerra edo ikuskizuna), familiek beren erara gozatu ahal izango dutena, etxeetako ohiturak aldatu gabe eta komeni zaien orduan.

Programazioa 4 eta 10 urte bitarteko haurrak dituzten familientzat pentsatuta dago bereziki. 8 eta 10 urte bitarteko adingabeei zuzendutako tailerrak ere baditu. Euskararen familian gozatzeko aukera ona da, zalantzarik gabe.

Aisialdiko jardueretan euskararen erabilera zabaldu nahi da. Hainbat tailer eta ikuskizunek osatzen dute, eta gustu guztietarako izango dira: magia, yoga, dantza edo ipuin kontaketak, besteak beste.

ZuriƱe Hidalgok aurkezle eta abeslariak programaren eta bere tailer eta ikuskizun bakoitzaren aurkezpena egingo du.

Bilboko Udalak eta Euskaltzaleen Topaguneak antolatu dute.

Hemen duzue programazioaĀ