IGEen jarduera onen jardunaldiak

2019-02-21

BIZKAIKO GURASO ELKARTEEN JARDUERA ONEN JARDUNALDIAK

Larunbat honetan, abenduaren 1ean, IGEEN JARDUERA ONEN JARDUNALDIA antolatu dugu Barakaldoko Clara Campoamor kultur etxean. Zatoz!

EMAN IZENA HEMEN!!

BIGEren oinarrizko la-ildoa da IGEen lana bultzatzea. Hori dela eta, jardunaldi honekin nahi dugu:

  • IGEek euren ikastetxeetan egiten duten aitortu.
  • Emaitza onak izan dituzten ideia eta esperientziak zabaldu, beste IGE edo eskolen artean, beste ikastetxe batzuetan martxan jartzeko aukera emateko.
  • Familien parte-hartzea areagotu eta hobetu hezkuntzan. Horrela, eskola demokratikoagoak lortuko ditugu eta gure seme-alaben hezkuntza-arrakasta bermatuko dugu.

Jarduera onak saritu eta aitortu behar direla uste dugu, baita jarduera hauek konpartitzeko topaguneak antolatzea. Hori da proposamen honen helburu nagusia.

Familiez gain, Euskal Eskola Publikoko komunitate osoari zabaldua dago jardunaldi hau.

Hauek dira ezagutuko ditugun esperientziak:

ā€œOtxartagako Ortuaā€. Ortuellako Otxartaga eskolako Ekilore IGEko Clara eta Inesek kontatuko digute nola hasi zen esperientzia hau, zein den ikasleek jarraitzen duten metodologia eta sortu duten proiektuaren ezaugarriak. Era berean, hemendik aurrera zer egingo duten kontatuko digute.

ā€œEnrĆ©dateā€.Ā Luis BriƱas-Santutxu Bilboko eskolako Mintxo IGEko Susana eta Asunek 4 urteko esperientzia kontatuko digute. Familien parte-hartzea handitzea eta IGEak eta eskolak egiten dituzten ekintzak eta proiektuak zabaltzea helburua duen komunikazio-kanala aurkeztuko digute.

ā€œMukutrukā€. Barakaldoko Mukusulubako IGE MENDIKOAren proiektua da. Kasu honetan erakutsiko digute nola Ā trukatzen dituzten liburuak familien artean, eskolaren laguntzarekin.

ā€ Eskolaz kanpoko ekintzen metodologia- Eskola kirola ā€œ. Mungiako ikasle eta familia guztiak barne hartzen dituen esperientzia aurkeztuko digute. Ā Lauaxeta IGEko IƱakik azalduko digu.

ā€œBerton Bertokoaā€.Ā  Ikasleek jaten duten janariaren kalitatea kezkatuta dauden Durangaldeako eskola publikoko 12 IGEak bildu dira jantoki osasungarria, hurbilagoa, hezigarria eta bidezkoa lortzeko. Durangoko Zabalarra IGEko Isabelek azalduko digu zer egin duten eta zein proiektu dituzten martxan.

ā€œGure Patioaā€. Geroa ikastolako Sarri IGEak azalduko digu nola transformatu duten patioa, Tipi estudio laguntzarekin.

IGEen esperientziak partekatzeko topagunea izango delakoan gaude.

Zatoz!

Klikatu hemen apuntatzeko!!