Guraso-Elkarteentzako komunikazio digitalari buruzko on line tailerrekin jarraituko dugu

2020-10-02

Datorren urriaren 14an Canvaren tailerra egingo da eta urriaren 21/28an Googleren aplikazioen tailerra.

Canva tailerra: kartel eta komunikazio digitalei tratamendu profesionalagoa eman nahi dieten elkarteentzat.

Googleren aplikazioak: Googleren kontu bakar batekin hainbat zerbitzu eta aplikazio eskura ditzakegu. Zuen elkartea kudeatzeko beharrezkoak diren bilerak, gmail, Google drive, dokumentuak, aurkezpenak, formularioak eta abar nola antolatu behar diren azalduko dugu.Tailerrak bi saio izango ditu.

Dagoeneko egin diren tailerretan parte-hartzea oso handia eta positiboa izan da. Espero dugu prestakuntza hori eskaintzen jarraitzea.