Formakuntza Mujika eskolan

Makuma, Mujika Eskolako guraso elkarteak “Bilboko Guraso Eskola” formakuntzarekin bukatuko du urtea. Soma Instituturen eskuz, Sendoa eta Ismene, sexualitateari, emozioei eta familientzako interesgarria diren beste gai batzuk landuko dituzte.

Urtarriletik aurrera ikasturte honetako “Bilboko Guraso Eskola” hasiko dugu berriro. Laster, programa honetan parte hartzen duzuen IGEekin kontaktuan jarriko gara saioak finkatzeko.

Bilboko Guraso Eskolaren erronka familiei haien seme-alaben ikasketetan eta garapen pertsonalen orientatzea eta laguntzea da.

BIGE-k Bilboko Udalaren Osasun eta Kontsumo sailarekin elkarlan hitzarmena dauka, Bilboko eskola publikoetako haur, lehen eta bigarren hezkuntzako familiei zuzenduta.