IKTei buruzko prestakuntza familientzat, Bilboko Iruarteta eskolan

2020-12-23

Abenduan eta urtarrilean, Iruartetako eskolako familiek teknologia berriei buruzko prestakuntza jasoko dute. Posta elektronikoa nola erabili, drive erabiliz dokumentuak partekatu eta deskargatzen irakastea, besteak beste, izango da prestakuntzaren helburua.

Familiek 150 eskaera baino gehiago egin dituzte parte hartzeko, eta 16 talde sortu dira, bi mailatakoak. Oinarrizko mailako taldean bi orduko bi saio egingo dira, eta talde aurreratuan, ordea, bi orduko saio bakarra.

Taldeak familien ordutegira eta hizkuntzara egokitu dira, izan ere, tailerrak gaztelaniaz, euskaraz eta arabieraz eskainiko dira.

Elkartenet Hezkuntza Elkartea eta Jabi, Mohamed eta JoaquĆ­n arduratuko dira prestakuntza emateaz. Haiek emango dute prestakuntzarako behar den material guztia.

Aldi berean, eta Elkarteneten bidez, berregokitutako ordenagailuak banatuko dira, eskolan daudenei gehituz.

Zuen elkarteak edo eskolak gai honi buruzko informazioa jaso nahi badu, idatzi bige@bige.eus helbidera.