Familietan euskararen erabilera sustatzeko prestakuntza-saioak

2020-10-15

Urriaren 27an eta azaroaren 3an, bi saio online egingo ditugu familientzat, seme-alabei ikasketetan eta euskararen ikaskuntzan laguntzeko. Iñaki Eizmendi elebitasuna sustatzen eskarmentu handia duen gizarte-hezitzaileak lagunduko digu lan garrantzitsu horretan.

Hitzaldi guztiak 17: 30ean izango dira, eta ordubete eta 15 minutu iraungo dute, gutxi gorabehera.

Bi prestakuntza-saio hauek Bilboko Udalaren dirulaguntza dute.

Urriaren 27an egingo dugu lehen saioa: “Nola lagundu gure seme-alabei euskara eta ikasketak egiten?“. Euskaraz ez jakiteak zalantzak eta kezkak sortzen ditu guraso askorengan seme-alaben elebitasunaren eta hezkuntza prozesuaren inguruan.

Kezka horiei erantzutea eta horiek konpontzen lagunduko duten tresnak eskaintzea izango da hitzaldi honen helburu nagusia. Hitzaldia gaztelaniaz izango da. Parte hartu nahi baduzu, esteka honetan eman behar duzu izena: https://forms.gle/2G8z2QLmbjq5EzPh7

 

Azaroaren 3ko saioa “Seme-alabei laguntzen ikasketetan eta hizkuntzak bereganatzen” deituko da eta euskara ezagutu eta erabiltzen duten familiei zuzenduta egongo da. Saioan, gure seme-alabek eguneroko bizitzan euskara gehiago erabil dezaten nola lagundu aztertuko da.

Kasu honetan hitzaldia euskaraz egingo da. Parte hartu nahi baduzu, esteka honetan eman behar duzu izena: https://forms.gle/kn1NmvS3tUiDgHXb6

 

blankblank