Facebook, IGEentzako formakuntza digitala

2022-09-09

Zuen guraso elkarteak ez du Facebookeko orririk? Zuen jardueren berri eman nahi duzue sare sozialen bidez? Orrialdea duzue baina ez duzue erabiltzen? BIGEtik doako online prestakuntza egiteko aukera eskaintzen dizuegu.

Zuen guraso elkarteko Facebookeko orria modu eraginkorrean konfiguratzen eta kudeatzen ikasiko dugu. Horretarako, zuen beharretara egokitutako bi tailer prestatu ditugu:

  • Oinarrizko Facebook: irailak 22, 17:30. Zerotik hasi behar duten edo gehiegi ez dakiten pertsonei zuzendua.
  • Facebook aurreratua: irailak 29, 17:30. Facebookeko orrialdea dutenei eta etekin handiagoa atera nahi diotenei zuzenduta dago.

Bi orduko tailerrak izango dira, online. Izena eman hurrengo formularioa betez: FORMULARIO

Gainera, urriaren 8an Work Cafe presentziala egingo dugu tailerretan parte hartzen duten pertsona guztientzat. Formakuntzan ikasitakoari buruzko esperientziak eta zalantzak partekatuko ditugu.

 

Zalantzarik baduzu, galde iezaguzu: bige@bige.eus / 944169360