Eskola-Digitala V. Jardunaldia

2019-02-21
GURE ESKOLA ETA INSTITUTUETAKO DIGITALIZAZIO PROIEKTUAK EZAGUTU NAHI DITUZU?

Eskola digitalaren V. Jardunaldia otsailaren 13an eta 14an ospatuko da Bilbon.

Jardunaldi hau ez dago bakarrik gure irakasleengana zuzenduta. Familiek ere ezagutu ahal ditugu gure ikastetxe publikoetan gauzatzen ari diren jarduera onak.

Zure seme-alaben heziketak kezkatzen bazaitu, beste ikastetxe publikoetako digitalizazio proiektuak ezagutu nahi badituzu eta zure ikastetxean proiektu hauek martxan ipintzea gustatuko balitzaizu, eman izena hemen: https://eskoladigitala.eus/izena-eman/

Hauek bezalako esperientziak ezagutuko dituzu:

-IES URBI BHI (BASAURI). Otsailak 13 (15.30 ā€“ 17.30). E-Tweening plataformarekin izandako esperientzia azalduko dute. Beronen bidez Europako ikastetxeen arteko lan kooperatiboa sustatzen da. https://eskoladigitala.eus/wp-content/uploads/2019/01/HITZALDI-FITXA-E-tweening.pdf

-CEIP LUIS BRIƑAS-SANTUTXU HHLHĀ  (BILBO). Otsailak 13 (9.30 ā€“ 10.15). Flipped classroom metodologiaren bidez 6. mailako matematika klaseetan gaitasun digitalaĀ  nola lantzen duten azalduko dute. https://eskoladigitala.eus/wp-content/uploads/2019/01/HITZALDI-FITXA-luis-bri%C3%B1as.pdf

-IES SAN ADRIAN BHI, (Bilbao) CEIP OROKIETA HLHI, (Zarautz) CEIP KURTZEBARRI HLHI, (Aretxabaleta). Otsailak 14 (11:00 ā€“ 11:45). Haien digitalizazio proiektuak azalduko dituzte. https://eskoladigitala.eus/wp-content/uploads/2019/01/HITZALDI-FITXA-centros-digitales.pdf

-IES HIRUBIDE BHI (Irun).Ā  Otsailak 14 (12:30 ā€“ 13:15). Ubuntu sistema askea eta Moodle plataforma nola erabiltzen duten azalduko dute. Ā Horrez gain, Ā DBH1eko Teknologia ikasgaian egin duten proiektua azalduko dute ere. https://eskoladigitala.eus/wp-content/uploads/2019/01/HITZALDI-FITXA-UBUNTU.pdf

-IES BARANDIARAN BHI (Leioa). Otsailak 14 (11:00 ā€“ 11:45). Ā Hezkuntza Baliabide Irekiak (HBI) DBH-ko 1. mailako Gaztelaina irakasleek nola erabiltzen dituzten azalduko dute. https://eskoladigitala.eus/wp-content/uploads/2019/01/BarandiaranBHI.pdf

-IES Francisco de Vitoria BHI Ā (Gasteiz). Otsailak 14 (11:45 ā€“ 12:30). Ā Institutu barruan telefono mugikorraren erabilera adosteko egin duten prozesu parte-hartzailea azalduko dute. https://eskoladigitala.eus/wp-content/uploads/2019/01/FranciscodeVitoria.pdf

-IES Los Herran BHI, CEP Arantzabela LHI, CEP GuereƱu LHI, CEP Aranbizkarra LHI (Gasteiz). Otsailak 14 (12:30 ā€“ 13:15). Ā IKTen inguruko oinarrizkoak adosteko elkarrekin egindako lana aurkeztuko dute.