Erandioko Goikolanda eskolako Beldurrak marrazkien bidez gainditzen proiektua
2020-06-01
Konfinamenduan eta lehenengo irteeretan emozio ezberdin asko bizi izan dituzte gure haurrek, haien artean beldurra.
Erandioko Goikolanda eskolako lehen hezkuntzako 3. Mailako gurasoak solasaldi elektronikoak izan dituzte haurren beldur eta emozioak partekatu ahal izateko. Hortik abiatuta sortu zen ekimen “Beldurrak marrazkien bidez gainditzen” proiektua.
Haurrek adierazi zituzten beldurren zerrenda jaso eta marrazkien bitartez egoerari buelta ematea izan da proiektu honen helburua. Proiektuaren emaitza lau atalez osatutako marrazki bilduma izan da. Aste bakoitzean atal bat argitaratu dute, atal bakoitzean beldur bat landuz. Idea eta marrazkiak Ziortza Llonarenak dira.
“Proiektu honek familiei hainbat arlotan lagundu izan diela uste dugu: beldurrak partekatzen eta arintzen; egoera berezi hau normalizatzen, segurtasun neurriak zabaltzen, eta nola ez baloreak transmititzen, besteak beste, besteekiko errespetua eta erantzukizun kolektiboa”. Azken finean, beldurra partekatzean arindu egiten da.
Deskargatu PDF formatuan marrazki bilduma hemen.
Goikolanda IGE Erandio