Drogak, zergatik ematen digute hainbeste beldur?

2019-10-10

BIGE Gurasoen Elkartetik interesgarria suertatuko zaizue formazio saio batera Barakaldoko institutuetako familiak gonbidatzen zaituztegu.

DROGAK, ZERGATIK EMATEN DIGUTE HAINBESTE BELDUR?

Saioa guztiz praktikoa da, psikologo batek ematen du eta besteak beste honetaz hitz egingo dugu:

  • Gure seme-alabekin drogen gaia lantzen dugunean erabiltzen dugun ikuspegia ezagutzea.
  • Drogei buruzko errealitateak eta mitoak ezagutzea.
  • Gazteen harremanak – drogak – familia.
  • Gaiari aurre egiteko, gazteak arduraz jarduteko gai izan daitezen.

Programa Bilboko eta Bizkaiko ikastetxe askotan egiten da eta bai familiek bai irakasleek oso ondo baloratzen dute bere kalitate eta berrikuntzagatik.

Eskaintza oso interesgarria dela uste dugu; hori dela eta, bertan parte hartzera animatu nahi zaituztegu.