CANVA tailerra

2023-10-20

BIGEk bere elkarte federatuei prestakuntza digitaleko doako tailerrak egiteko aukera eskaintzen die. Tailerrak online izango dira eta saio bakoitzak 2 orduko iraupena izango du.

CANVA tailerrarekin hasiko gara. Tailer hau bi saiotan banatuta dago:

  1. saioa: Sortu zure marka-irudia

–Ā Ā Ā Ā Ā  Data: azaroaren 9a

–Ā Ā Ā Ā Ā  Ordua: 17:30 ā€“ 19:30

Tailer honetan, sare sozialetan marka nortasun ona izatearen garrantziaz hitz egingo dugu. Gainera, sare sozialetan nabarmentzen eta zure elkartea ikusgarriago egiten lagunduko digun marka-irudi bakar eta pertsonalizatua sortzen lagunduko diguten tresna batzuk landuko ditugu.

 

  1. saioa: CANVA tailerra

–Ā Ā Ā Ā Ā  Data: azaroaren 16a

–Ā Ā Ā Ā Ā  Ordua: 17:30 ā€“ 19:30

Canva ezagutu: nola funtzionatzen duen, nola igo argazkiak eta nola prestatu zure lan-eremua argitalpenak azkarrago eta errazago sortzeko.

Tailer hau kartelei eta komunikazio digitalei tratamendu profesionalagoa eman nahi dieten guraso elkarteentzat da.

Tresna honen bidez zure sare sozialetarako diseinu erakargarriak eta kalitatezkoak nola sortu aztertuko dugu tailer honetan. Gainera, modu praktikoan lan egingo dugu sareetara igotzeko prest dauden bi argitalpen diseinatuz eta flyer informatibo bat diseinatzen ikasiko dugu.

 

Aprobetxatu aukera hau eta parte hartu galdetegi hau betez:

IZENA EMATEKO FORMULARIOA