Bizkaiko Liburu Gaztea egitasmoaren lehen edizioan Markina BHI eta Bilboko San Adrian institutua irabazleak

2023-06-02

2022-2023 ikasturteko Liburu Gaztea lehiaketaren Bizkaiko sari banaketa ekitaldia egin da Bilbon, Azkuna Zentroko Bastida aretoan.

Aurten ere epaimahai batek erabaki ditu irabazle nagusiak. 429 booktrailer sartu dira lehiaketan.

Bizkaian Ikastetxeen kategorian, DBH1-2 multzoan, Lauburuak taldea izan da garaile, Hormak liburuaren booktrailerrarekin. Hortaz, Markina BHI ikastetxeko ikasle taldearentzat izan da sari nagusietako bat.

Epaimahaiaren iritzia: “Lan handia dago trailer honen atzetik eta oso originala da. Kontatzen duena trailer baterako aproposa izateaz gain, ondo kontatuta dago. Baliabide bisual ezberdinak modu azpimarragarrian erabiltzeko gai izan dira eta soinu eta irudi bidez klima ezberdinak sortu dituzte: tentsioa, frustrazioa, baikortasuna… Eszena bakoitza zainduta dago, izan ere, beraiek egindako marrazki horiek laguntzeko sartutako soinuak, onomatopeiak, musika eta narrazio zatia bikain aukeraturik daude. Liburua aurkezteko modu ederra!”.

DBH3-4 multzoan, Jakintza ertainak taldeak Maitasun sua liburuari buruz egindako booktrailerra izan da onena epaimahaiaren iritziz. Bilboko San Adrian Institutuko ikasleek osatzen du talde hau eta haientzat izan da sari nagusia.

Epaimahaiaren iritziz: “Ongi mamitu dute liburuaren edukia. Irudi bidezko errepresentazioa egokia eta koherentea da narrazioarekiko. Dei egiten dio balizko irakurleari, amua irentsi eta Maitasun suan murgildu dadin”. Saria Eukene Herrerak, Ibaizabal Argitaletxeko Haur eta Gazte Literatura Koordinatzaileak, eman die.

Galtzagorri1-DBH 3A
Markina BHI