Bilboko Udalaren dirulaguntzak. 2019

2019-02-21
Bilboko Udalaren diru-laguntzen eskaera egiteko epea ireki da. Eskariak izapidetzeko epea otsailaren 18an bukatuko da.

Hemen duzue informazioa: Bilboko Udalaren diru-laguntzak 2019.

IGE bezala hurrengo esparruetan eskatu dezakezue diru-laguntza:

  • Hezkuntza
  • Euskera
  • Berdintasuna eta genero indarkeriaren erauzketa
  • Ingurumena (Agenda 21 )

Hemen informazio-PDFa: Bilboko Udalaren diru-laguntzak 2019 -convocatorias Subvenciones Ayuntamiento Bilbao 2019

Eskaera online zein aurrez aurre egin daiteke. Eskaerak errazago izapidetzeko Udalak hurrengo baliabideak eskainiko ditu:

  • Informazio telefono-zenbakiak 010 edo 944 010 010 (8:00etatik 20:00etara)
  • “Zure Udalak aditzen dizu” www.bilbao.eus webgunean: izapideetako gorabehera teknikoak bidaltzeko (ziurtagiri elektronikoarekin zerikusia dutenak izan ezik)
  • Deialdiari buruzko informazio-bilkura orokorrak:
    – Egunak: urtarrilaren 14a (gaztelaniaz) eta urtarrilaren 15a (euskaraz)
    – Ordua: 18.30etik 21.30era arte
    – Tokia: Ibaiondoko Udaltegia
    – Aldez aurreko izen-ematea: 010 edo 944 010 010

Edozein zalantza izanez gero idatzi iuria@bige.eus helbidera.