Bilboko guraso eskola online

2020-04-15

COVID-19ak eragindako egoeraren aurrean, BIGEk, Bilboko Udalarekin lankidetzan, guraso eskolei ekin die berriro, online modalitatean.

Lehen esperientzia Zamakolako eskolan egin da, Carmen Santamariarekin, eta Arangoitiko eskolan, berriz, SOMA Institutuko Ismene Camarero eta Sendoa Gomezen eskutik.

Bi esperientziek oso harrera ona izan dute bi ikastetxeetako familien artean, eta saio gehiago egiteko interesa adierazi dute.

Bereziki landu da emozioen gaia, familia-bizikidetzaren zailtasunak, seme-alabekiko harremanak konfinamendu egoeran, betiere beste familia batzuekin kezkak partekatzeko espazio bat bilatuz.

“Espazio honek une batez dena normaltasunera bueltatzen ari zela sentiarazi dit”, “ongi etorri zait motxila askatzea eta, batez ere, zuek ikustea eta entzutea “,”oso baliogarria izan da nire lankideak entzutea, nola dauden, nola antolatzen diren jakitea”,”baikortasunezko kontakizunak entzutea asko gustatu zait “, “errepikatu egin nahi dugu!”, “asko gustatu zait berriro elkartzea”. Hauek dira parte hartzen duten familien iruzkinetako batzuk.

Datozen egunetan beste bi esperientziei ekingo diegu, Kontxa Eskolan Itxaso Sanchezekin eta San Adrian Institutuan Jorge Madariaga eta Mariñe Soto ADOSekin.