Bilboko Guraso Eskola 2021, hastera goaz!

2021-01-29

Datozen egunetan, Bilboko Guraso Eskolan parte hartu ahal izateko informazioa bidaliko dizuegu guraso elkarteei eta zuzendaritzei. Guraso Eskola, informazio, prestakuntza eta eztabaida gune bat da, eta familiei seme-alaben prestakuntza prozesuan orientatzea eta laguntzea du helburu.

Zuen elkarteak oraindik parte hartu ez badu eta interesa baduzue, gurekin harremanetan jarri eta antolatuko dugu. Beste kurtso batzuetan parte hartu baduzue, bidaltzen dizuegun informazioa zuen familien artean zabal dezakezue.

Saioak astean behin edo hamabostean behin izango dira, eta aditu baten laguntzarekin familiak gure hezkuntza-trebetasunak modu autonomoan garatu ahal izateko jarraibideak eta aholkuak jasoko ditugu. Kontua ez da irtenbideak ematea “errezeta” gisa, familia bakoitza eta seme-alaba bakoitza desberdina baita, eta etengabe eboluzionatzen ari baikara.

Egoera ikusita, saio gehienak online egingo dira, aurrez aurre egiteko aukera baztertu gabe.

Prestakuntza hau doakoa da eta Bilboko Udalak diruz laguntzen du.

Hauek dira joan den ikasturtean parte hartu zuten guraso elkarteak:

Basurto eskolako IGE

Intxixu eskolako IGE

Luis BriƱas-Santutxu eskolako IGE

San Inazio eskolako IGE

Iruarteta eskolako IGE

Pagasarribide eskolako IGE

Zamakola eskolako IGE

Cervantes eskolako IGE

Indautxu eskolako IGE

Arangoiti eskolako IGE

Birjinetxe eskolako IGE

Mujika eskolako IGE

Mtra Isabel Gallego Gorria eskolako IGE

Mtros Garcia Rivero eskolalko IGE

Sra. Vda Epalza (Tiboli) eskolako IGE

Sanchez Marcos eskolako IGE

Zazpilanda eskolako IGE

San Adrian institutuko IGE

Luis BriƱas-Santutxu institutuko IGE

San Inazio institutuko IGE

Ellakuria-Zurbaran institutuko IGE

Unamuno institutuko IGE

Zorrotza institutuko IGE