Bilboko 2023-2024 Guraso Eskolan izena eman nahi duzu?

2023-10-06

Arduratuta zaude txikiaren haserrealdiengatik? Ez al dakizu noiz eros diezaiokezun mugikorra? Institututik etortzean bere gelan sartu eta ez al dizu ezer kontatzen? Egunero haserre iristen da etxera, zer gertatzen zaio? Zalantzak argitzeko tresnak aurkitu nahi badituzu, eman izena zure ikastetxeko Guraso Eskolan.

Bilboko Guraso Eskola Bilboko eskola eta institutuetan egiten den doako programa da. BIGEk antolatzen du eta Bilboko Udaleko Osasun Arloak diruz laguntzen du.

Profesional espezializatuek dinamizatzen dute, eta familiei gure seme-alaben hezkuntza-prozesuan lagunduko digute.

Zuen elkarteak oraindik programan parte hartzen ez badu eta interesa badu, iuria@bige.eus posta elektronikoaren bidez edo 944169360 telefonoaren bidez jar zaitezkete gurekin harremanetan.

Familia gisa parte hartu nahi baduzu, jar zaitez harremanetan zure elkartearekin eta informa zaitez gaiei, egunei eta ordutegiari buruz.

Zuen zain gaude!