Bilbao Balioen Hiria Sariak

2022-12-07

Bilboko Udalak “Bilbo Balioen Hiria Sarien” bosgarren  ediziorako proiektuak aurkezteko epea ireki du. Elkarteak zein eskolak aurkez daitezke. Parte hartu!

Proiektuak aurkezteko epea 2022ko abenduaren 5ean hasi (hau da deialdiaren iragarkia BAOn argitaratu eta hurrengo egun baliodunean ), eta 2023ko urtarrilaren 20an amaituko da

 

3.300 eurokotako 3 sari banatuko dira mota hauetako edozeinek garatutako proiektuetan:

 

1.- Irabazteko xederik gabeko elkarte eta entitateak. Elkarte eta entitate horiek Bilboko Udalaren Herritarren Partaidetzako Entitateen Entitateen Erregistroan izena emanda egon behar dute eta proiektua Bilbon garatua izan behar du.

 

2.- Bilboko ikastetxeak. Betiere, haur hezkuntzako, derrigorrezko lehen hezkuntzako edo bigarren hezkuntzako, batxillerreko eta/edo erdiko mailako formazio zikloetako ikasleek parte hartu behar dute proiektu horietan.

 

3.- Enpresak, saltokiak, ostalaritzako establezimenduak, lanbide elkargoak edo antzeko entitateak. Bilbon egon behar dute kokatuta.

 

Informazio gehiago hemen: