BIGEren zerbitzua baloratzeko inkesta

2020-07-03

BIGE Bizkaiko IGEen Federazioan guraso elkarteen beharretara egokitutako kalitatezko zerbitzua eskaini nahi dugu. Informazioa eta aholkularitza emateaz gain, guraso-elkarteetara hurbiltzeko unea dela uste dugu, zuen iruzkinak, galderak eta iradokizunak entzuteko momentua hain zuzen ere. Horregatik, inkesta bat sortu dugu BIGEren zerbitzua baloratzeko.

Hainbat alderdiei buruz duzuen iritzia jakin nahi dugu, hala nola familiek zuen elkarteetan eta OOGetan duten parte-hartzeari buruz eta zuen ustez zuen ikastetxeetako hezkuntza-komunitatearentzat beharrezkoa den prestakuntza mota, besteak beste.Horrez gain, BIGEk eskaintzen dituen zerbitzuen ebaluazioa egin nahi dugu, gure zerbitzua Ā hobetu ahal izateko.

Inkesta elkarteen batzarrentzat baino ez da. Parte hartzeko esteka zuen elkartearen posta elektronikoan aurki dezakezue. Oso garrantzitsua da zuen iritzia jakitea.